Eremua
Parkearen azalera osotara 15.723,85 Ha dira, 81,2km-ko perimetroa duena. Azalera horren 4.674 Ha oihanak dira, interes mikologiko handikoak. Gehienak pagadi azidofiloak dira, herri-lurretakoak.
Herri-lurretako mendi horiek, honako udal eta kontzeju hauenak dira: Erroibarko udala, Aurizko udala, Bizkarreta-Gerendiaingo udala, Erroko kontzejua, Esnozko kontzejua, Aurizberriko Kontzejua, Lintzoaingo Kontzejua, Mezkirizko Kontzejua Orondrizko Kontzejua, Zilbetiko kontzejua eta Orreagako Kolegiata.
Eremu honen inguruko muga guztia eta bertatik igarotzen diren bideak eta pistak egoki seinalizatuta daude. Oihanak, berriz, Natura 2000 Sareak hartzen ditu bere baitan, “Alduide Mendia” (Z.E.C) Babes Bereziko Eremuan.