Aholkularitza mikologikoa

Zizei buruzko aholkularitzaren helburua da hain ezagunak ez diren espezieak segurtasunez biltzeko irizpideak eskaintzea da, eta ezagunak direnak, baina zalantzaz biltzen direnak, segurtasunez identifikatzeko xehetasunak ere bai.

Zerbitzu hau garaia denean eta publikoari arreta emateko egunetan eskainiko da.

Eskakizunak:

  • Zizak saskian edo edukiontzi zurrunetan ekarri behar dira, espezietan sailkatuak.
  • Ez bost espezie baino gehiago.
  • Ez espezieko hamar ale baino gehiago.

Erne!

Erro-Roncesvalles Parke Mikologikoak ez du bere gain hartzen inongo erantzukizunik zerbitzu honen erabiltzaileek ziza kontsumoaren ondorioz izan ditzaketen kalteengatik.