Bisita gidatuak

Bisita gidatuak antolatzen ditugu, mikologian espezialistak diren gidarien eskutik. Ziza garaian izanen dira, betiere zizak ateratzen badira. Adin guztietako jendearentzat pentsatutako bisita gidatuak dira, inongo zailtasunik ez dutenak.

Baba Dioum kontserbazionista senegaldarrak esan zuenez: “azken finean, maite duguna besterik ez dugu kontserbatuko, ezagutzen duguna besterik ez dugu maitatuko, eta erakusten digutena besterik ez dugu ezagutuko”.