Publikoaren harrera-gunea

Informazio Mikologikoko Gunea Bizkarreta-Gerendiainen kokatua dago. Bertan eskaintzen zaio arreta perretxiko zaleari, bertatik bertara edo, bestela, telefonoz nahiz e-posta bidez.

Zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Baimenak ematea. Bulegoa irekita dagoen ordu eta egunetan jaso daiteke bertan zizak biltzeko baimena.
  • Mapa-gida ematea. Parkearen informazioa duena: eremua, pistak eta inguruak eskaintzen dituen zerbitzuak, bisitariaren gozamena errazteko asmoz.
  • Erakusketa Mikologikoa. Perretxikoen garaian, oihanak ematen duenaren arabera, erakusketa txiki bat prestatuko da, organismo hauei buruzko informazioa, espezie jangarri ohikoenak eta haien antzeko toxikoak ezagutarazteko. Horrekin batera, ingurumenari begirako jokabide egokiak ere lantzeko aukera eskainiko du.

Argibide Mikologikorako Gunea ordutegiak: Demboraldian, informazio mikologikoko gunea zabalik egongo da larunbat, igande eta jaiegunetan, 9:00etatik 14:00etara, eta ordutegi horretatik kanpo hitzordua eskatuta.

Beste egunean urteko baimenak lortzeko, telefonoz (948 391281/686251201), WhatsApp (686251201) edo e-mail bidez (info@parquemicologicoerro.com) jarri beharko da harremanetan, hitzordua hartzeko.

Eguneko baimenak web orrialdean eskuratu daitezke, baita establezimendu hauetan ere:

  • BAR JUAN Biskarreta- Gerendiain
  • DENDABERRI Auritz/Burguete
  • CAMPING URROBI Auritzberri/Espinal
  • VENTA BAZTAN Eugi
  • CONCEJO DE AINTZIOA
  • BAR ZURETZAT Erro
  • ALBERGUE DE SOROGAIN
Informazio Mikologikoko Gunea Bizkarreta-Gerendiainen