Parte mikologikoa
Ziza ekoizpenari buruzko estimaziozko informazioa ematen da, grafiko moduan emana, ziza espezie jangarri nagusiak azalduz.
Espezie horiek pagadi eta hariztietan hazten dira gehien bat, eta datuak ekoizpen mikologikoaren jarraipenetik datoz (transektoak), ziza-bilketaren sasoian, betiere.
PARTE MICÓLOGICO 8/11/2024
Badirudi asteburuko ekaitzak eragina izan duela. Fruktifikazioak zertxobait ugaritu dira, batez ere Rozitesentzat (Cortinarius caperatus). Itzuli dira eta fruktifikatu dira eman ardotsuak (Amanita rubescens) eta uzozuriak (Tricholoma columbeta). Bestalde, Boletusen fruktifikazioak oso urriak dira eta parkean sakabanatuta daude.

Irakurketa
Kilogramo orduko produkzioaren kalkulua egiten dugu espezie jangarri bakoitzaren ale kopurua aurrez ezarritako batez besteko pisuaz biderkatuz. Batez besteko pisu horiek zenbatespenak dira, eta aldatzen ahal dira 100 g gorabehera espezie handienetan, hala nola, onddoak (Boletus gr. edulis); 35 g ertainetan, hala nola, ilarrakak (Clitocibe nebularis) eta gibelurdinak (Russula gr. cyanoxantha); 10 g espezie txikienetan, hala nola, ziza horia (Cantharellus cibarius) eta 5 g saltsa perretxiko beltza (Cratarellus cornucopioides).