Pribatutasun politika

Datuen Babesari buruzko informazioa 

Arduraduna
Nor da zure datuen erabileraren erantzulea?
Identitatea: Erroibarko Udala
I.F.Z.: P-3109100-B
Helbidea: Frantziako bidea, z/g -31696 Lintzoain (Nafarroa)
Telefonoa: 948 76 80 11
Posta elektronikoa: info@parquemicologicoerro.com

  • Helburua
    Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
    Emandako informazioa tratatzen dugu nabigazio, kontsulta edota eskariaren ondorioz enpresak lortzen ahal dituen datuak kudeatzeko eta, era berean, erabiltzaile mezenas eta erabiltzaile sortzaileen arteko bitartekaritza zerbitzua behar den bezala eskaini ahal izateko. Gainera, erabiltzailearentzat interesgarriak izan daitezkeen, eta baimendu dituen merkatu-komunikazioen igorpena ahalbidetzen da.
    Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
    Emandako datu pertsonalak gordeko ditugu harik eta emaileak ezabatzeko eskatzen duen arte.
  • Legitimazioa
    Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
    Zure datuen tratamendurako legezko oinarria aipatutako helburuetarako erabiltzaileak baimena ematea da.
  • Hartzaileak
    Zein dira zure datuen komunikazioaren hartzaileak?
    Ez da daturik emanen hirugarrenei, legeak behartuta ez bada.
  • Eskubideak
    Zein dira zure eskubideak datuak ematen dizkiguzunean?
    Pertsona guztiek dute haien inguruko datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez jakiteko eskubidea.
    Sarbidea, zuzenketa eta ezabatzea: pertsona interesdunen eskubidea da beren datu pertsonaletarako sarbidea, zuzenak ez direnak zuzentzea eta emandako datuak ezabatzeko eskatzea, besteak beste, jaso ziren helburuetarako baliagarriak ez direnean.
    Tratamenduaren mugapena: inguruabar zehatzetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatzen ahal dute, eta kasu horretan erreklamaziok egikaritzeko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditugu datuak.
    Kontra egitea: beren egoera partikularrarekin erlazionatutako arrazoiengatik, beren datuen tratamenduari kontra egiteko eskubidea dute erabiltzaileek.
  • Datuen eramangarritasuna: dagozkion datu pertsonalak eskainiko dizkio Web gune honek interesdunari, formatu egituratu batean, erabilera arrunterako eta irakurketa mekanikorako, eta igorriko dizkio, interesdunak hala nahi badu, beste arduradun bati.
    Interesdunak uneoro izanen du baimena kentzeko aukera.

Interesdunak sarbide, zuzenketa eta ezabatze eskubideak egikaritzen ahalko ditu posta elektronikoa bidaliz info@parquemicologicoerro.com helbidera.