Ardotsua
(Amanita rubescens)

Deskripzioa: tamaina ertain-handiko ziza da. Garatxo gris-antzak erakusten ditu kapelean, uztaia eta bolba ez mintzezkoa. Ezaugarri nagusietakoa da tonu gorri-ardotsuez tintatzen dela, kapelan edo oinaren behealdean.

Habitata: oihan hostoerorkorretan ohikoa da. Udako ziza da, ekain hasieratik azaro hasiera arte etor daiteke, oso azkar hazten da, bai pagadian bai hariztian ere.

Oharrak: Erroibarren, Auritzen eta Orreagan zizarik ohikoenetakoa da, eta gutxien biltzen direnetakoa ere bai. Hain ugari izanda, eskarmentu pixka batekin eta aditu baten laguntzaz, erraz ezagutu liteke.

Jangarritasuna: jangarri bikaina da, baina kontuz ibiltzekoa, gordinik janda toxikoa baita. Zartaginean salteatua, pixkat gorritu arte, bikaina geratzen da eta pozoitzeko arrisku guztiak eragozten dira.

Nahasteko arriskua: Amanita pantherina. Ezpezie honek ez du tonu gorrikararik, kapelan garatxo zuriak ditu, bolba mintzezkoa eta uztai guria. Espezie oso toxikoa da.

Argazkia: Patxi Pérez Zugasti