Gorringoa
(Amanita caesarea)

Deskripzioa: Tamaina ertain-handiko ziza, kapela gorri-laranja kolorekoa. Oina eta orriak horiak. Bolba zabala du, zaku formakoa, ale gazteetan arrautza itxura duena eta ondoren irekitzen dena. Uztaia du eta belo hondarrak kapeluan.

Habitata: Hariztian sortu ohi da. Oihaneko argiuneak nahiago ditu, argia erruz sartzen deneko horiek. Boletus aereus eta Boletus aestivalis onddoen sasoia behera heldu denean hasten da honen sasoi ona, batez ere beroak jotzen badu. Udako edo udazken hasierako ziza da.

Jangarritasuna: jangarri bikaina, zizen erregina askoren ustez, zapore oso finekoa.

Oharrak: uste denez, espezie hau betiko galtzeko arriskuan dago, oihan argitsuak urritu baitira. Espezie hau neurriz biltzeko gomendioa egiten da.

Nahasteko arriskua: matamoscas edo oronja faltsua, kuleto faltsua (Amanita muscaria). Oina eta orriak zuriak ditu, bolba ezkatatsua, ez oso nabarmena eta garatxo txiki ugari. Toxikoa eta enteogenoa da.

Argazkia: Patxi Pérez Zugasti