Haritz onddoa
(Leccinum quercinum)
Deskripzioa: adreilu gorri koloreko ziza da. Oin lerdena du eta pikarta (puntu beltzak). Himenioa hodei bereizgarriez osatua da. Hautsi eta denbora pixka batera belzten da.
Habitat: hariztietan batez ere, ekaina amaieratik azaro hasierara arte.
Haritzari estu lotutako espeziea da, hortik izena “quercinum”, Quercus latinez haritz mota guztiak hartzen dituen hitza izaki. Udako eta udazkeneko ziza da, euri erauntsiekin batera heldu ohi dena. Uda ekaiztsuetan oso ugari sor daiteke.
Jangarritasuna: jangarri ona.
Oharrak: erraz ezagutzen den ziza da, eta boletusen antzeko zaporea duena, kalitate eskasagokoa bada ere.
Nahasteko arriskua: behi-onddoa (Boletus gr. Luridus) susmagarria da, toxikoa ez ote den. Poro gorri-laranjak ditu, oinean erretikuloa, eta hausten denean haragia urdintzen da. Nahas daiteke, baita ere, espezie jangarri batzuekin, esaterako Boletus aereus eta Boletus aestivalis, baina lehenbizikoa lertxunaren azpian sortzen da, eta urkiaren azpian bigarrena.