Ilarraka
(Clitocybe nebularis)

Deskripzioa: tamaina ertain-handiko ziza da. Kapela gris-antza edo zuri-kara erakusten du. Orriak dekurrenteak eta zuriak dira. Usain eta zapor biziko ziza da.

Habitata: nonahi aurkitzen da espezie hau, era guztietako basoetan. Saprofita motakoa da, hilara luzeetan hedatzen da orbela biltzen den baso-zuloetan. Irailaren hasieratik azaroaren erdialdera arte ugari etortzen da, bai pagadian bai hariztietan. Hasieran gehiago pagadian, eta aurrerago hariztian, eta azken aleak pinudietan aurkitzen ahal dira.

Jangarritasuna: jangarri ona, kontuz jatekoa. Urtetik urtera ziza honekiko intolerantzia kasu gehiago ezagutzen dira eta, hobe da kantitate txikiak jatea, bada ez bada ere.

Oharrak: Espezie oso ugaria da Erroibar, Auritz eta Orreagan, bai oihan hostotsuetan bai konifera artean ere.

Nahasteko arriskua: hiru espezie toxikorekin nahas daiteke.

Entoloma (Entoloma lividum), euskaraz “maltzurra” (argiago ezin). Orri eskotatuak dauzka, arrosa-izokin kolorekoak heldutasunera iritsi denean, eta irin usain gozoa.

Clitocybe cerussata. 10 cm baino gutxiagoko txapela, zuri-arrosa antzekoa.

Clitocybe clavipes. Oin gris-antzekoa du, krema koloreko orriak eta usain arina.

Argazkia: Patxi Pérez Zugasti