Martxoko ezkoa
(Hygrophorus marzuolus)
Deskripzioa: Kolore beltz antzeko ziza. Orriak zuri-karak, berezituak eta lodiak ditu. Gordinik janez gero, zapore eta usain oso goxoak ditu. Oin biribil lodia.
Habitata: Pagadietan otsail erdialdetik apiril erdialdera arte. Oso ziza ezezaguna da sortzen den sasoiagatik, negua eta udaberriaren hasiera. Eskualde piriniar honetan pago eta haritz erroetan agertzen da (mikorriza). Beheko eskualdeetan urtarrilaren amaieratik ikusten da, eta goiko pagadietan martxora arte ez da agertzen.
Jangarritasuna: Jangarri bikaina. Gordinik ere jan daiteke.
Oharrak: zaila da ziza hau aurkitzea, sasoiarengatik eta orbel artean ezkutatua etortzen delako.
Nahasteko arriskua: Ez dago inongo ziza toxikorekin nahasterik.