Palometa
(Tricholoma columbetta)

Deskripzioa: tamaina ertain-handiko ziza. Haren latinezko “columbetta” izenak alderdi guztietan erakusten dituen tonu zuri-esne kolorekoak irudikatzen ditu. Kapela konbexua eta orri muxarratuak dira haren beste bereizgarrietakoak. Beste ezaugarri bat, ale guztiek erakusten ez dutena, oinaren behealdean erakusten ahal duen kolore urdin-antza da.

Habitat: pagadian oso ohikoa da. Udazkeneko ziza da, iraila hasieran etortzen dena, azaroaren erdialdera arte. Kolore zuri huts horrekin, erraz antzematen zaio.

Jangarritasuna: jangarri ona da, zapore oso berezikoa. Kozinatzen ditugunean haragia arrosa-haragi kolorekoa bihurtzen da.

Oharrak: espezie hau oharkabean pasatzen da Erro, Auritz, Orreaga eskualdean, baina ugari samarra izaten da. Iberiar penintsulan arraroa da eta, beraz, galtzeko arriskuan dagoen espeziea jotzen da.

Nahasteko arriskua: Tricholoma pardinum, espezie oso toxikoa. Kapela gris-zuri-kara eta ezkatatsua du. Oinaren behealdean ez du inoiz tonu urdin-antzik.

Argazkia: Patxi Pérez Zugasti