Baimenak

Erro-Roncesvalles Parke Mikologikoa, indarra duen legeria oinarri hartuta, baimen beharrezkoen sistema bat antolatu du, biltzaileei hainbat zerbitzu eskaintzen dizkiena eta, bestalde, baliabidearen jasangarritasuna zainduz. 

Baimen horien salmentak ekartzen dituen diru-sarrerak islatuko dira zerbitzu horien eskaintzan, azpiegituren hobekuntzan eta bertako populazioan, oro har, tokiko ekonomia sustatzea baita proiektuaren helburu orokorretako bat.

Baimen motak

Hiru baimen mota eskaintzen ditugu: egunekoa, urtekoa eta bereziak.

Baimen horientzat guztientzat, arau nagusia da laguneko eta eguneko 8 kg biltzea gehienez ere.

Argibide Mikologikorako Gunearen ordutegia:

  • Abuztuaren 31tik aurrera asteburuetan eta jai egunetan 9:00etatik- 14:00ak arte.

Eguneko baimenak Web orriaren bidez edo toki hauetan eska daitezke

        • JUAN TABERNA, Bizkarreta-Gerendiain
        • DENDABERRI Auritz/Burguete
        • URROBI KANPINA Aurizberri/Espinal
        • AINTZOIA
        • ZURETZAT TABERNA Erro
        • PIM, Bizkarreta-Gerendiain
        • SOROGAIN ATERPEA

Egun baterako bakarrik balio du eta urteko edozein egunetarako atera daiteke.

Baimen hori bide hauetatik lortu daiteke:

Gure web orrian. Horrela lortutako baimena inprimatuta ekarri behar da eta, beraz, inprimagailua eduki behar da eskura. Ez da sakelako telefonorako baliagarria. Baimen kopurua web-orrian mugatua izan daiteke, bilketa hobeki kontrolatu ahal izateko.

Parkera etorrita. Informazio Mikologikoko Gunea, Bizkarreta-Gerendiain herrian.

Establezimendu hauetan ere:

  • JUAN TABERNA, Bizkarreta-Gerendiain
  • DENDABERRI Auritz/Burguete
  • URROBI KANPINA Aurizberri/Espinal
  • VENTA BAZTAN Eugi
  • AINTZOIA

Prezioa: 5 €.

ESKURATU EGUNEKO BAIMENA

Urteko hiru baimen mota daude: egun guztietakoa, astelehenetik ostiralerakoa (asteburu eta jaiegunak izan ezik) eta asteburu eta jaiegunetakoa.

Urte guztirako balio dute, ekainaren 1etik ekainaren 1era. Gehienez bildu daitekeen kopurua: 8kg eguneko/laguneko.

Honela jaso daitezke baimen hauek:

Parkera etorrita: Informazio Mikologikoko Gunea, Bizkarreta-Gerendiain herriko bulegoan.

Telefonoz edo posta elektronikoz: esan behar da zein baimen mota, titularraren datuak, helbidea eta telefonoa. Bankuko transferentzia bidez ordaindu behar da. Behin ordainketa eginda, baimena bidaliko da esandako helbidera.

Prezioak:
Egun guztietakoa: 80 €
Astelehenetik ostiralerakoa (asteburu eta jaiegunak izan ezik): 50€
Asteburu eta jaiegunetakoa: 50€

Bertakoen aisialdiko baimena
Baimen hau eskualdean erroldatuta dauden eta udal-ordenantzan zehazten diren eskakizunak betetzen dituzten pertsonentzat bakarrik da. Horretarako, ordainagiria erroldatuta dagoen lekuan helbideratu daiteke, edo ordainketa egin eta gero eskatu. Telefonoz edo beratara joanda eskatu beharko dute Informazio Mikologikoko Gunean.

Gehienez 8kg/ eguneko eta laguneko.

Prezioa: 10 €.

Zientifiko-Didaktikoa
Baimen hau doan lor dezakete partikularrek edo elkarteek, unibertsitate nahiz ikerketa-zentroek, etab., betiere beren bilketaren helburua erakusten badute: zientifikoa, inbentarioak, ziza erakusketak, mikologia elkarteak, prestakuntza…

Telefonoz eskatu beharko dute edo posta elektronikoz, titularraren datuak emanez: helbidea, telefonoa eta eskariaren arrazoia.

Espezie fungiko bakoitzeko 5 ale har daitezke laguneko eta eguneko.

Prezioa: doan.

Ziza-bilketako oinarrizko arauak

Hona hemen ziza-bilketako oinarrizko arauetako batzuk:

  • Bilketa-baimena norberak erabiltzeko da ez eta ez beste inork. Galduz gero 10€ ordaindu beharko da txartel berria egiteagatik.
  • Baimenaren gordekina autoaren aurrealdean ikusgai jarriko da.
  • Ez dago zizarik ez onddorik biltzerik gauez.
  • Hondatuak, ustelak edo biltzeko modukoak ez diren aleak errespetatu beharrak dira.
  • Ziza nahiz onddo oso txikiak ezin dira bildu (oro har, 4 cm baino gutxiagoko kapela).

Ibilgailuen zirkulaziorako oinarrizko zenbait arau

  • Debekatua dago ibilgailu motordunen zirkulazioa pistetatik kanpo.
  • Ibilgailuak horretarako prestatutako lekuetan aparkatuko dira, edo halakorik ezean, pisten zabaldegietan, gainerako ibilgailuei pasoa galarazi gabe.
  • Sarbideen erabilera dagokien ordenantzan ezarritakoaren araberakoa izanen da.
EZAGUTU HEMEN ARAUTEGI GUZTIA