Rozites
(Cortinarius caperatus)

Deskripzioa: tamaina ertain-handiko ziza da. Kapela ezti kolorea eta itxura satinatua. Hasieran hemisferikoa da, gero irekitzen da eta azkenean zapala da. Orriak hasieran argiak dira, eta gero arre-kafe tonua hartzen dute. Uztai estua du gerrian, ondu arte edukitzen duena.

Habitata: ziza ugaria mikorrizikoa pagadian. Ziza-alde handietan etortzen da. Udazkenekoa da, baina iraila hasieratik ere etortzen ahal da, eta azaro hasiera arte egoten da.

Jangarritasuna: jangarri ona da, baina ziza zaleek ez dute hau jateko ohiturarik.

Oharrak: espezie ugaria da, pagadietan ziza-alde handietan etortzen dena. Iberiar penintsulan, ordea, urria da eta, mehatxuan dagoen espeziea jotzen dute.

Nahasteko arriskua: Cortinarius elatior. Uztairik gabeko espeziea, oin likatsua duena.

Argazkia: Patxi Pérez Zugasti