Zizahoria
(Cantharellus cibarius)

Deskripzioa: Ziza horixka erabat. Himenioan tolesdurak agertzen ditu.

Habitata: Pagoaren eta haritzaren espezie mikorrizikoa da, alegia, erro artean sortzen da. Hezetasun handiko giroa behar du sortzeko. Pagadietan batez ere ekainaren erdialdetik azaroaren hasierara sortzen da. Uda hezeak eta fresko xamarrak ezin egokiagoak dira. Pagadian lehenago etortzen da, eta hariztian geroxeago.

Jangarritasuna: Jangarri ona da. Nekez jotzen du harrak, erraz idortzen da eta sukaldean erabilera anitz ditu.

Oharrak: zizahori barietate bat dago, txikiagoa eta laranja kolore bizikoa. Cantharellus friesii izeneko ziza da. Hain bakan agertzen da, espezie mehatxatua kontsideratzen da.

Nahasteko arriskua: Olibo ziza (Omphalotus illudens). Espezie toxikoa da, himenioa orrietan duena eta bereziki haritz epaitondoetan eta taldetan sortzen dena (faszia edo taldeetan, oin bakarretik sortuta).

Argazkia: Antonio Palazón
Argazkia: Patxi Pérez Zugasti